Koronabirusa

Bortzirietako 70 urtetik goitikoak txertatuko dituzte apirilaren 20an eta 21ean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 14a, 09:06

Joan den martxoaren 30ean koronabirusaren aurkako txertoaren lehenbiziko dosia hartu zuten Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesakako 80 urtetik goitikoek eta apirilaren 20an, asteartean, bigarren dosia hartuko dute. Biharamunean, apirilaren 21ean, 70 eta 79 urte bitartekoen txanda izanen da.

Bortz herrietako udalek jakinarazi dutenez, txertaketa Lesakako Harriondoa Kultur Etxean eginen da. 80 urtetik goitikoen kasuan, aitzineko aldian hartu zuten ordu berean hurbildu beharko dute txertoa hartzera. 70 eta 79 urte bitartekoen kasuan, berriz, Nafarroako Gobernutik hitzordua emateko deituko diete.

Lehenbiziko dosia

Arantzan, Beran, Etxalarren, Igantzin eta Lesakan bizi diren 80 urtetik goitiko 430 lagunek hartu zuten martxoaren 30ean Pfizer etxearen lehenbiziko dosia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun