Koronabirusa

80 urtetik goitiko Bortzirietako 430 lagunek hartu dute txertoa

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 31a, 09:00

Arantzan, Beran, Etxalarren, Igantzin eta Lesakan bizi diren 80 urtetik goitiko 506 lagun zeuden atzo Lesakako Harriondoa Kultur Etxean egin zen txertaketara deituak. Horietatik 430ek hartu zuten Covid-19aren kontrako txertoa.

Ladis Satrustegi Lesakako alkateak adierazi duenez, kopuru horri «txertoa etxean hartuko dutenak gehitu behar zaizkio». Gainerakoan, «eguna bikain» joan zela aipatu du, «pilaketarik eta inongo intzidentziarik gabe».

Mugikortasun arazoak dituztenen kasuan, txertoa autotik atera gabe paratu zieten eta horrez gain, udalek taxi zerbitzua aukeran eman zuten Lesakara joateko modurik ez zutenei laguntzeko. Horrekin batera, Satrustegik, udalaren izenean, eskerrak eman nahi izan dizkie boluntarioei.

Atzo hartu zutena Pfizer etxearen lehenbiziko dosia izan zen. Bigarrena apirilaren 20an hartuko dute.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun