Orain arte gure eskualdean sorginkeriaren inguruan zegoen iritziari ikuspuntu politikoa gehitzea da liburu honen helburua. Euskal Herriko sorgin ehizari buruzko hitzaldi ilustratua izanen da aurkezpena. Bertaratzen direnek liburua erosteko aukera izanen dute, baita Asiskok sinatzeko ere.
Honekin, egileek gure eskualdean bisitatzen duten bosgarren herria izanen dute. Zugarramurdi, Elizondo eta Arantzan ibili dira komikia aurkezten, eta Lesakara joanen dira bihar, apirilaren 16an, Harriondoa kultur etxera.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!