Hain zuzen, komunikabideek gizartea manipulatzeko erabiltzen dituzten estrategiak identifikatu zituen Noam Chomskyk. Gogoeta horiek bere egin, eta hitz eta musika bihurtu dituzte elkarlanean Harkaitz Cano idazleak eta Pettik.
Atala eta Bonberenea estudioetan grabatu ditu kantak Pettik, lagun musikarien konplizitateaz. Tartean dira, bertzeak bertze, Etxeko Uzta (Joseba Irazoki eta Igor eta Iñigo Telletxea), Et incarnatus hari-laukotea, Juantxo Zeberio teklatuarekin, Gorka Benitez saxoarekin, Toño Muro eta Angel Unzu gitarrekin... Hari-konponketak ere azken honek egin ditu, eta koroak, berriz, Maite Larburuk.
Bien bitartean, egin klik eta hasi motorrak berotzen!