Asteburuan Beran abiatu eta Bortzirietan, Irunen, Biriatun, Azkainen eta Urruñan 1.800 hektarea inguru erre dituen suteari buruzko lehen ikerketen berri eman du gaur goizean Foruzaingoak, ustez sua hasi zen eremuan, Berako Antzuzelai inguruan, Villanuevako bihurgune inguruan. Mikel Santamaria, Foruzaingoaren prentsa arduradunak aipatu duenez, «gizakia egon daiteke suaren hasieraren gibelean, hori da hipotesietako bat». Bi foku izan zirela ere aipatu du David Miqueleiz, Foruzaingoaren ingurumen ikerketa taldeko buruak.
ots 23 Bortziriak Bera
TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.