Larunbateko suteei «ahalik eta erantzunik azkarrena emateko lanean aritu ziren suhiltzaile, babes zibileko eta Gurutze Gorriko langile guztiei» esker ona adierazi nahi izan die Berako Udalak ohar bidez. Baina «bereziki, Berako suhiltzaile boluntarioei eta laguntzeko prest agertu zen herritar orori» eskerrak eman nahi izan dizkie, «bertze behin, momentu zailenetan elkar laguntzeko daukagun prestutasuna gelditu zen agerian».
Bidenabar, kaltetuak izan direnei ere luzatu die udalak mezua: «elkartasuna eta babesa adierazteko probestu nahiko genuke».
Eta azkenik, laguntza eskatu du: «larunbat goizean, 09:30 aldera, Montoia edo Sarralla inguruan, norbaitek zerbait susmagarria ikusi bazuen, udaletxean horren berri ematea eskertuko genuke. Hagitz garrantzitsua da».