Ttipi Txartela

«Gidabaimen guziak ateratzeko aukera eskaintzen dugu»

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 18a, 19:30

Karlos SEMPER IGARZABAL, Semper autoeskolakoa

Beran eta Lesakan, bi herrietan dago Semper autoeskola. Ziklomotorrarekin hasi eta gidabaimen profesionaletara ere bideratzen dituzte ikasleak, azken urteotan nabarmen igo baita lanerako gidabaimenaren beharra.

50 urte jarri zen martxan Karlosen aitaren eskutik. Geroztik, gauzak izugarri aldatu dira, adibidez, «gidabaimena ateratzeko egin behar diren teorikoa, maniobrak eta zirkulazio frogak»  dio Karlosek. Adin kontua ere aldatu da. «Lehen adineko jende gehiagok ateratzen zuen karneta, orain 15-20 urte arteko gazteak dira aurkezten direnak. Ziklomotorrarekin hasi eta gidabaimen profesionaletara ere bideratzen ditugu ikasleak, nabarmen igo baita lanerako gidabaimenaren beharra». Azken aldi honetan, bertze hirietan bezala, Donostian ere aztertzaile gutti daudenez, «arazo larrian aurkitzen gara azterketak egiteko eta, ondorioz, 15 eguneko epean 2-3 ikasle joaten ahal dira eta, horrek, atzerapen izugarria sortzen du» dio Karlosek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun