Ttipi Txartela

«Garrantzitsuena jendearen konfiantza izatea da»

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 7a, 11:00

Mertxe ANZIZAR IRIARTE, Lesakako Txinelka zapata-dendakoa

Aurten 20 urte bete dira negozioa abiatu zuenetik eta, denborarekin, Txinelka zapata-denda eskaintza, oinetakoez gain, bertze hainbertze produkturekin osatu du.

Txinelka zapata-dendaren arrakasta non dagoen galdetu diogunean, berehala erantzun digu: «bezeroarekin dugun harremanean».  Aski argi du hortxe dagoela giltza. «Dendara datorren bezeroak, berdin dio gaztea izan edo adinekoa, lasai sentitu behar du bere burua, presiorik gabe. Beharbada egun horretan ez du deus erosiko, baina konfiantza sortzen bada, berriz etorriko da eta hurrengo batean erosiko du. Garrantzitsuena jendearen konfiantza da». Aurten 20 urte dira negozioa abiatu zuenetik eta, denborarekin, bere eskaintza ere eguneratu egin du. «Zapatekin batera, jakak ere ederki saltzen ditut orain. Eta lasaiago begiratu nahi badu (Covid-19aren arazorik ez zegoenean), etxera eraman, probatu eta lasai etortzeko aukera ematen diot».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun