Oraingo fase honetan auzoetako sarbideetan, baserrien zerrenda bat erakusten duen panelak paratu ditu Etxalarko udalak. Denetara 30 panel paratu dira.
2019an Helpbidea (edo MetroBaserri) proiektua abian paratu zuen Etxalarko udalak. Helpbideak hainbat elementu konbinatzen ditu: baserriei eman zaizkien identifikazio zenbakiak (plakak), baserri bakoitzaren GPS lokalizazioa errazten duen aplikazio informatikoa (larrialdi zerbitzuek erabiliko duten aplikazioa) eta auzo sarreretan paratu dituzten metro-baserri panelak baserrien mapa erakutsiz.
Oraingo fase honetan auzoetako sarbideetan, baserrien zerrenda bat erakusten duen panelak paratu ditu Etxalarko udalak. Denetara 30 panel paratu dira.
2019 urr 06 Bortziriak Etxalar
TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.