Pepito Yanciri buruzko liburuaren aurkezpena abenduaren 18an eginen dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 16a, 13:00

Duela hiru urte Pepito Yanciri eskaini zitzaion omenaldi ikuskizuneko irudiak ere biltzen ditu liburuarekin batera banatzen den USBak.

Duela bizpahiru aste saltzeko jarri bazuten ere, Pepito Yanci, beti bizi audio-liburuaren aurkezpen ofiziala  abenduaren 18an, ortziralean 17:00etan eginen du Lesakako Musika Bandak Harriondoa Kultur Etxean. Lesakako Musika Bandako kideekin batera, Xabi Zabala musikaria, Iñaki Dieguez soinujolea eta Laura Iantzi, Pepito Yanci zenaren iloba izanen dira ekitaldian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun