Bertze instrumentuekin batera talde ezberdinetan jotzea esperientzia aberasgarria dela uste du Lesakako Musika Eskolak. Norberaren bakarkako lanaz gain, bertze lagunekin talde lanean ikasteko eta disfrutatzeko aukera bat da eta «probatzera animatu nahi dugu jendea».