'Bakean dagoena, bakean utzi' binakako bakarrizketa umoretsua abenduaren 7an Igantzin

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 5a, 12:00
Saioa Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenak zuzenduko dute.

Kultur astearen barnean astelehen ilunabarrean Baratzondon emanaldia izanen dute.

Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenak Bakean dagoenari bakean utzi binakako bakarrizketa komikoa eskainiko dute, Baratzondon, abenduaren 7an, 19:00etan.

Bakean dagoena bakean utzi

Mirari Martiarena eta  Idoia Torregarai artisten lana da. Bikoteak sei bakarrizketa aurkeztuko ditu, elkarrekin josita. Euskara eta generoa gai hartuta, euskalkiak, onomatopeiak, amatasuna, gorpuztasuna eta kristalezko sabaia bezalako gaiak dituzte hizpide ordu bete inguruko emankizunean. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun