Igandean, abenduak 6, goiz-arratsaldez herrian ekitaldiak izanen dira. Hasteko, 12:00etan, herriko dantzariak eta kankailuak herrian barna ibiliko dira. Arratsaldean, 16:00etatik aitzinera, Ameli ipuinen jostuna ipuin-kontalariaren saioak izanen dira. Osasun egoera dela eta, haurren adinaren arabera hiru emanaldi eskainiko dira: 16:00etan 3-6 urtekoentzat, 17:00etan 7-9 urtekoentzat, 18:00etan 10-12 urtekoentzat.