'Zazpiak bat, Euskal Herriko armarrien historia' hitzaldia abenduaren 3an Igantzin

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 1a, 08:00
Abenduaren 3an Andoni Esparzak hitzaldia eskainiko du.

Osasun larrialdian egonik ere, abenduko kultur ekitaldiei eutsiko diete Igantzin. Abendu hasierako besta egunak aprobetxatuz, abenduaren 3an hasi eta 7ra arte, egitarau zabala prestatu du euskara batzordeak. Andoni Esparzaren hitzaldiarekin hasiko dute zikloa.

Abenduaren 3an Andoni Espartzak hitzaldia eskainiko du, Zazpiak bat, Euskal Herriko armarriaren historia gai hartuta. Hitzaldia Baratzondon izanen da, 19:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun