Bi zare eder zozketatu ditu Arantzako Ekaitza Elkarteak

Ttipi-Ttapa 2020ko azaroaren 2a

Osasun egoera tarteko, alde batera gelditu da aurtengo Arantzako Baserritarren Eguna. Ekaitza Elkarteak, ordea, herriko produktuekin osatutako bi zare eder zozketatu zituen atzo eta irabazleak herrian gelditu dira: Anuntxi Bereau eta Andoni Zulaikarentzat izan dira.

Ekaitza Elkarteak berriki bideoa ere kaleratu du azken 24 urteotako edizioak gogoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun