Arantzako Baserritarren Egunaren 24 urteak bideoan bildu ditu Ekaitza Elkarteak

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 26a, 13:00

Zuzen bidean heldu den azaroaren 1ean Baserritarren Egunaren 25. edizioa ospatuko lukete Arantzan. Osasun egoera dela eta, ordea, Arantzako Ekaitza Elkarteak alde batera utzi du. Hala ere, gibelera eginez,  eta urte hauetan egindako bidea gogoan, aitzineko urteetako Baserritarren Eguneko irudiekin bideoa osatu du Ekaitza Elkarteak. «2020an ezin izan dugu ospatu, baina 2021ean indartsuago bueltatuko gara», diote bideoan. Hala izan dadila!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun