Nafarroako Gobernuak hartu berri dituen neurrien arabera, kirol-instalazioen barnean egiten diren jardueretan ezin izanen da baimenduriko edukieraren %30 gainditu. Hori hala izanen dela berretsi dute Lesakako Udal Kiroldegian, eta horrekin batera, aldagelak igerilekura doazenek bakarrik erabiltzen ahal izanen dituztela adierazi dute. Ezin izanen da dutxatu eta jardueretan eta gimnasioan maskara erabiltzea derrigorrezkoa izanen da. Neurri hauek hamabortz egunez mantenduko dituztela jakinarazi dute.