Egoera «kezkagarria» dela dio Aitor Elexpuru Egaña alkateak sinatutako bandoak, eta «ez erlaxatzeko» eskatu du. Kutsatze gehienak familia eta eremu pribatuan gertatzen direla eta, «lagunen edo familien bilera pribatuetan gehienez ere sei lagun elkartzeko» gomendioa luzatu du. Horrekin batera, terraza eta espazio publikoetako «segurtasun arau guztiak» betetzearen garrantzia azpimarratu nahi izan du: segurtasun distantzia, maskara behar bezala erabiltzea...
Udaletik argi dute «egoera aldatzea denon ardura dela, haur, gazte zein helduena. Ezagunak ditugun segurtasun eta higiene neurriak betetzea ezinbertzekoa izanen da egoerari buelta emateko. Norbere burua zainduz bertzeena ere zainduko dugu».