Koronabirusa

Azken astean eskualdean erregistratu diren 60 positiboetatik 30 Bortzirietan atzeman dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 18a, 12:21

Berako osasun zentroa

Egunero argitaratzen ditugun datuen eta kopuruen zurrunbiloan sartuta, ez da erraza ohartzea zenbaterainokoa den azken asteotan Covid-19aren kasu berriek gure herrietan hartu duten bolumena. Fokua pixka bat zabalduz gero, joan den ortziraleaz geroztik 60 kasu berri erregistratu dituzte eskualde osoan, eta 60 horietatik 30 Bortzirietan atzeman dituzte, 15 Elizondoko osasun eremuan, 8 Doneztebekoa eta 7 Leitzakoan. Baina fokua orain gehiago zabalduta, duela hilabete batetik honat, ia-ia bikoiztu egin da positiboen kopurua. Abuztuaren 18an 295 kasu zeuden erregistratuak eskualdean, gaur 557 dira (+262); igoerarik handiena kopuru absolutuetan Leitzan izan dute (+96 kasu), ondotik Bortzirietan (+87 kasu), segidan Doneztebeko eremuan (+50 kasu) eta azkenik Elizondoko eremuan (+29 kasu).

  Abuztuak 18 Irailak 11 Irailak 18
Doneztebeko eremua 116 158 166
Elizondoko eremua 134 148 163
Leitzako eremua 16 105 112
Lesakako eremua 29 86 116

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun