Etxalarko Udalak 31.508 euro hartuko ditu aurten Usategietako ehiza-postuengatik

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 17a, 13:00

Sesta eman eta bigarren enkantea egin ondotik, bakarrik postu baten eskaintza hobetu dute eta, definitiboki, hutsik gelditu dira bertze sei. Horrela bada, 21 ehiza-postuetatik 15 esleitu dituzte aurten eta horiengatik 31.508,33 euro bilduko ditu Etxalarko udalak, iaz bildu zituenak baino 413 euro gutiago eta 2018an baino 6.927 euro gutiago (38.435 euro hartu baitzituen orduan udalak ehiza-postuengatik).

Postu guztien tasazioa 35.390 eurokoa zen eta sei hutsik gelditu dira. Hamabigarren postua eta hemeretzigarrena ordaindu dira hasierako tasazioa baino gehiago. Hamabigarren postua 2.640 euro ordaindu dute, tasazioko prezioa baino 930 euro gehiago. Hemeretzigarren postua, berriz, tasazioko 258,33 euro gehiago ordaindu da. 1.208,33 euro guztira.

EHIZA-POSTUEN ENKANTEA 2020
Postuak Tasazioa Errematatea
1. postua 950,00 0,00
2. postua 950,00 0,00
3. postua 2.285,00 2.285,00
4. postua 1.780,00 1.780,00
5. postua 2.285,00 2.285,00
6. postua 1.780,00 1.780,00
7. postua 2.285,00 2.285,00
8. postua 3.380,00 3.380,00
9. postua 2.305,00 2.305,00
10. postua 2.305,00 2.305,00
11. postua 3.380,00 3.380,00
12. postua 1.710,00 2.640,00
13. postua 1.505,00 1.505,00
14. postua 950,00 950,00
15. postua 950,00 0,00
16. postua 740,00 0,00
17. postua 740,00 0,00
18. postua 740,00 0,00
19. postua 950,00 1.209,33
20. postua 1.710,00 1.710,00
21. postua 1.710,00 1.710,00
  35.390,00 31.508,33

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun