Etxalarren bihar eginen dute Usategietako ehiza-postuen bigarren eta azken enkantea

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 14a, 19:00

Joan den ortzirale eguerdian amaitu zen usategietako postuak sesteatzeko epea. Bakarrik 19. postua sesteatu zuten eta hasierako prezioa (950 euro) sesteatu ondotik, biharko enkantean 1.108 eurotan aterako da 19. ehiza-postua. Hala ere, irailaren 5ean esleitu gabe gelditu ziren 1, 2, 8, 15, 16, 17 eta 18. postuak hutsean segitzen dute eta bihar arratsaldeko 7etan aterako dira enkantera bigarren eta azken aldiz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun