Berako bunkerren berreskuratze-lanak ikusteko ate irekien jardunaldia izanen dute abuztuaren 14an

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 12a, 09:00

Berako Gartzin mendian ari dira bunkerra egokitzen gazte boluntarioak.

Ortziralean 11:00etan dute hitzordua Okalarreko bentan

 

Berako bunkerrak berreskuratzen lanean ari dira abuztuko lehen hamabostaldian 23 gazte boluntario eta horien lana ikusteko ate irekien jardunaldia izanen dute abuztuaren 14an. Ortziralean 11:00etan izanen da hitzordua Okalarreko bentan eta Gartzin mendian txukuntzen ari diren bunkerra ikustera joanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun