23 gazte boluntariotza lanak egiten ari dira Beran, Pirinioetan frankismoaren bunkerrak aurkitu eta berreskuratzeko

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 7a, 10:00

18 eta 25 urte bitarteko parte-hartzaileek ‘Muga gotortua’ izeneko gazte-boluntariotza esparruan parte hartzen ari dira abuztuaren 1etik 15era

23 gazte boluntario ari dira egunotan Nafarroako Pirinioetan frankismoko bunkerrak aurkitzen eta berreskuratzen, "Muga gotortua" izeneko gazte boluntariotza-esparruari esker. Proiektu hori Nafarroako Memoriaren Institutuak eta Nafarroako Gazteriaren Institutuak elkarlanean antolatu dute, eta Beran garatzen ari da, abuztuaren 1etik 15era bitartean. Zehazki, Gartzin mendiko bunkerrean ari dira lanean, Okalarre inguruan eta Kataliñenea inguruan ere lan-batalloien barrakoiak zeuden lekuan indusketa lanak ere egiten ari dira.

Abuztuaren 6an, ortzegunean, Ana Ollo, Nafarroako Gobernuko konntseilariak bisitatu ditu gazteak, baita Aitor Elexpuru Berako alkateak; Josemi Gastón, Nafarroako Memoriaren Institutukozuzendariak eta Carlos Amatriain, Nafarroako Kirol eta Gaztediaren Institutuko zuzendariak ere.

Beran egiten ari diren lana osatzeko, gotorleku horien guztien eraikuntzari buruzko azalpenak, garaiko dokumentazioa, erregistro arkeologikoaren oinarrizko nozioak eta hainbat bisita eginen dituzte, bertzeak bertze, Lesaka eta Oiartzun arteko errepidera, Aritxulegi gainetik. Bide hori frankismoko esklaboek eraiki zuten, eta haien oroimenak ere Nafarroako Memoriaren Institutua gordetzea proposatzen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun