Lesakako parke eolikoa

Auzoberriko parke-eolikoaren kontrako alegazio dokumentazioak eta bildutako sinadurak Iruñean aurkeztuko dituzte asteazkenean

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 4a, 10:00

Endara Bizirik plataformak egindako bileretan sinadurak ere bildu dituzte.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuan erregistratuko dituzte Lesakako Udalak eta Endara Bizirik plataformak eta prentsaurrekoa ere eskainiko dute

 

Nafarroako  Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuan, Nordex Energy Spain SA empresak Lesakako Auzoberri auzoan parke eoliko bat erakitzeko proeiktu bat aurkeztu zuen. Lesakako Udalari honen berri helarazi zion Departamentuak,  iradokizun epean, egokiak ikusten zituen aportazioak egin zitzan.

Asteazken honetan, abuztuak 5, goizeko hamarretan, Lesakako Udala eta kaltetuak diren auzotarrek osatutako Endara Bizirik Plataformako kideak, alegazioa dokumentazioak eta babesa jasotzeko jaso dituzten sinadurak (3.000 inguru) presentzialki erregistratzera joanen dira, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko erregistrora. Entregatu ondoren prentsaurreko bat emanen dute bertan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun