Lesakako parke eolikoa

Auzoberriko zentral eolikoaren inguruko informazioa emanen dute aste honetan Irunen eta Oreretan

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 14a, 19:00

Duela bi aste Oiartzunen egin zuten bezala, aste honetan Irunen eta Oreretan emanen dute egitasmoaren berri.

Endara Bizirik plataformak proiektuaren kontrako sinadura bilketarekin segitzen du

Lesakako Auzoberri inguruan egin asmo duten zentral eolikoak sortuko lituzkeen kalteen berri eman eta informazioa partekatzeko asmoarekin bilera informatiboekin segituko du aste honetan Endara Bizirik Plataformak. Horretaz gain, proiektuaren kontrako sinadura bilketan parte hartzeko gonbidapena eginen dute uztailaren 16an, ortzegunean 19:00etan Irungo udaletxe azpian eta uztailaren 17an, ortziralean 19:00etan Oreretako Bukagaitz aldapan, Gaztaño auzoko bizilagunen elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun