Amak taldeak kontzertua eskaini du Beran 'Uda Bizia' programaren baitan

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 13a, 08:00

Aurten bertan behera gelditu diren herriko besten ordez, uztailean eta abuztuan kultur programazio zabala prestatu du Berako Udalak, Uda Bizia goiburupean. Larunbat arratsaldean, eguraldi eguzkitsu bikaina lagun, Altzateko plazan kontzertua eskaini zuen Amak taldeak; Lau trikiti, lau pandero eta lau ahots. Lau musikari, lau emakume eta lau ama: Alaitz Telletxea (Alaitz eta Maider), Maixa Lizarribar (Maixa eta Ixiar), Amaia Oreja (M-n Ezten) eta Kristina Solano (M-n Ezten). Urte luzeetan plazaz plaza eta agertokiz agertoki ibili ondotik, berriz egin dute topo eta horren emaitza erakutsi zuten larunbatean Beran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun