Irrisarri Landeko zuzendaritzak hildakoaren familiari dolumina adierazi eta protokolo guztiak bete direla baieztatu du

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 6a, 10:00
Errenteriako 51 urteko gizonezko bat hil zen igandean, bizikletatik erorita.

Irrisarri Landeko zuzendaritzak «samintasunez» adierazi du atzo Bike Parkeko instalazioetan pertsona bat hil zela. Hildakoaren familia eta lagunei «dolumina» adieraztearekin batera, «autopsien emaitzen zain» daudela jakinarazi du, «heriotzaren arrazoiak argitzeko».

Parkeko prozedurak aztertu eta «protokolo guztiak» bete direla baieztatzearekin batera, zuzendaritzak familiakoei euren dolumina adierazi die.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun