51 urteko gizonezko bat hil da Irrisarri Landen, bizikletatik erorita izan duen istripu batean

Errenteriako 51 urteko gizonezko bat hil da bizikletatik erorita Irrisarri Land parkean. Antza denez, burezur traumatismo bat eta arnas geldialdia izan du eta ez dute deus egiterik izan. Foruzaingoak jakitera eman duenez, autoptsiaren zain gelditu dira istripuaren nondik norakoak erabat argitzeko.

51 urteko Errenteriako txirrindulari bat, F.S.G, hil da gaur, uztailaren 5ean, Igantziko Irisarri Land parkean izandako istripu batean. Eguerdian, 12:30 aldera, gertatu da ezbeharra. Txirrindularia, parkeko instalazioetan zebilela, erori eta hil egin da. 

Istripua gertatu den tokira inguruko medikuak eta helikoptero bat bertaratu dira. Itxura guztien arabera, burezur traumatismoa eta arnas geldialdia izan ditu eta medikuek ez dute deus egiterik izan. Elizondoko komisaldegiko foruzainak ere bertaratu dira. Gertatutakoa argitze aldera, autopsia egitekoa dute. 

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun