Koronabirusa

Aurten Lesakan sanferminik ez dela izanen argitu eta ez etortzeko eskatu dute

Ttipi-Ttapa 2020ko uztailaren 1a

Lesakako Udalak, herriko ostatuek, txosnek, zerbitzuen elkarteak eta kultur eragileek sanferminetan ez etortzeko deia egin dute. «Urteetan eta urtero» etorri direnak eskertzearekin batera, aurten ez dela bestarik izanen adierazi dute: «aurten osasuna da lehentasuna. Heldu den urtean Lesaka eta lesakarrak zuen esperoan egonen gara».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun