Astelehenean, alkatea, kultur zinegotzia eta kultur teknikaria herriko hainbat kultur eragilerekin bildu ziren eta, gaur egungo egoera ikusiz, bestak ezin zirela segurtasunez antolatu aipatu zuten.
Atzo erran.eus webgunean aitzineratu zuen bezala, aurten ez da herriko bestarik izanen Beran. Ohiko bestak alde batera uztea erabaki zuen ahobatez udalak ofizialki asteazken arratsaldean egindako udal batzarrean. Besten ordez udako kultur programazio bat antolatzea da asmoa, uztailean eta abuztuan ekitaldiak prestatuz eta beharrezko segurtasun-neurri guztiak betez.
Astelehenean, alkatea, kultur zinegotzia eta kultur teknikaria herriko hainbat kultur eragilerekin bildu ziren eta, gaur egungo egoera ikusiz, bestak ezin zirela segurtasunez antolatu aipatu zuten.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.