Aurten ez da herriko bestarik izanen Beran. Ohiko bestak alde batera uztea erabakiko du Udalak ofizialki gaurko batzarrean. Astelehenean, alkatea, kultur zinegotzia eta kultur teknikaria herriko hainbat kultur eragilerekin bildu ziren eta, gaur egungo egoera ikusiz, bestak ezin zirela segurtasunez antolatu aipatu zuten. Horren ordez udako kultur programazio bat antolatzea da asmoa, uztailean eta abuztuan ekitaldiak prestatuz eta beharrezko segurtasun-neurri guztiak betez. Aitzinerago joanen dira ekitaldi hauen berri ematen.