Zalako bizilagunekin bildu ziren atzo Endara Bizirik! Plataformako kideak, zentral eolikoaren harira egin duten aurreproiektua ezagutzera emateko eta horrek dakartzan hondamendiak ageriko egiteko. Hemeretzi lagun bertaratu ziren eta «azpiegiturak eraginen lituzken kalteak ezagutu ondotik, gurekin bat egin dute» adierazi dute Plataformatik: «Lau haizetara eraginen lukeen proiektua haizea hartzera bidaliko dugu guztien artean!».
Gaur Katazpegin (17:00etan Banartan) eta Nabazen (19:00etan Linddurrenbordan) eta bihar Zalain-Zokon (17:00etan frontoian) eta Alkaiagan (19:00etan) deitu ditu informazio-bilerak Endara Bizirik! Plataformak.