Zazpigarren denboraldiari ekin dio Irrisarri Parkeak Igantzin

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 8a, 07:21

Tirolina erabili behar zuten lau gazte, batzuk maskararekin, monitorearen aginduei adi, larunbatean Irrisarrin.

Neguak eta Covid-19 pandemiak eragindako atsedenaldiaren eta itxialdiaren ondotik, larunbat honetan berriz ere ateak ireki ditu Igantziko Irrisarri Park Abentura Parkeak

 

Egutegiari dagokionez, ekainaren 6an ateak ireki eta abenduaren 31 bitartean egonen da zabalik parkea. Ekainaren 6tik 26ra asteburuetan egongo da zabalik. Ekainaren 27tik irailaren 6ra, egunero zabalduko da eta baita Eguberrietan ere, abenduaren 21etik 31ra. Bereziki azpimarragarriak dira IrriSarri Land-en egutegian honako datak: urriaren 31tik azaroaren 1era IrriHalloween ospatuko da; azaroaren 14 eta 15ean IrriSarri Bike Enduro Txapelketa izanen da eta azaroaren 21ean, berriz, Txondorraren piztuera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun