Berako Labiaga Ikastolako Areto Nagusiko lantaldeak antolatuta, Pantxix Bidart, Gonzalo Etxebarria eta Patxi Laskarai artistek haurrentzat margo eta argazki tailerra eskainiko dute martxoaren 15ean, igandean 16:00etatik aitzinera. Tailerra doan izanen da, baina izena eman behar da bera@labiagaikastola.eus helbide elektronikoan. 18:00etan berriz, Altzateko frontoian, soinu eta irudi performance irekia eskainiko dute.
Aipatzekoa da Barkoxeko (Zuberoa) Gonzalo Etxebarria margolariaren eta Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Patxi Laskarai argazkilariaren ‘Izenik gabe’ erakusketa ikusgai dagoela Labiagako areto nagusian asteburuetan martxoaren 29ra bitarte, larunbat eta igandetan, 16:00etatik 20:00etara.