Berako Labiaga ikastolako areto nagusiak urtarrilaren 25ean ireki zituen bere ateak. Bigarren erakusketa honetan, Barkoxeko (Zuberoa) Gonzalo Etxebarria margolariaren eta Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Patxi Laskarai argazkilariak elkarlanean prestatu duten ‘Izenik gabe’ arte lanak ikusgai daude. Hamar asteburuz zabalduko ditu ateak aretoak, martxoaren 29ra bitarte. Larunbat eta igande honetan, 16:00etatik 20:00etara egonen da ikusgai.