Errigoraren kanpainako lau saski banatu ditu Ttipi-Ttapak

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 3a, 20:00

Sunbillako Bittori Jaimerena, Iruritako Alicia Arraztoa, Erratzuko Izaskun Iturriria era Berako Joxean Lizardi suertatu dira saridun

 

Errigoraren kanpainaren barrenean, Ttipi-Ttapak lau saski zozketatu ditu Ttipi-Txartela duten harpidedunen artean. Ttipi-txarteldunak zuzenean sartu dira zozketan eta honako hauek suertatu dira saridun: Sunbillako Bittori Jaimerena Etxebere, Iruritako Alicia Arraztoa Mendikoa, Erratzuko Izaskun Iturriria Ormart eta Berako Joxean Lizardi Trantxe. Dagoeneko hartu dituzte bere saskiak Ttipi-Ttaparen bulegoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun