Ortzegun Gizen egunez ‘Zingar-Arrautze’ eskea eta kalejira eginen dute Beran

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 18a, 13:00

Inude eta artzainen konpartsa igandean goiz-arratsaldez aterako da.

Igandean Inude eta Artzainak aterako dira eta astelehenean karrozak eta mozorroak

Joan den larunbatean kaldereroek iragarri bezala, gainean dituzte inauteriak Beran ere. Ortzegun Gizen egunean, goizez Zingar-Arrautzea eginen dute. 15:45ean abiatuko da haurren inudeak eta artzainen kalejira suhiltzaileen parketik Eztegara pilotalekura. Eguraldi txarra eginen balu, zuzenean Eztegara pilotalekuan geldituko lirateke 16:00etan. Ondotik, haurrentzako ‘Parranda Tutiplen’ berbena izanen da Eztegara pilotalekuan

Otsailaren 23an, igandearekin, inude eta artzainak ibiliko dira karrikaz karrika. Goizeko 10etan abiatuko dira Eztegara pilotalekutik. Goizeko ibilaldiaren ondotik, bazkaria eta arratsaldeko 6etan berriz ere abiatuko dira Eztegara pilotalekutik Altzateko karrikara.

Inude eta artzaien entseguak otsailaren 19an eta 21ean, asteazkenean eta ortziralean 19:30ean eginen dute Eztegara pilotalekuan.

Otsailaren 24an, Inauterietako Astelehenean, goizean zingar-arraultzea eginen dute kuadrillek auzoz auzo eta karrikaz karrika eta eguerdi aldera karrozak eta mozorroak ikusiko dira karriketan.

Asteazkenean Inauterietako kontzertua

Otsailaren 19an, asteazkenean 18:00etan Kultur Etxean inauterietako kontzertua eskainiko dute Isidoro Fagoaga udal musika eskolako ikasleek

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun