Artxiboko irudiak

San Anton Eguna Lesakan 1999an

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 17a, 16:30

Ongi errotutako besta da San Anton Egunekoa Lesakan. Ez da harritzekoa, urtez urte baselizaren inguruan ospakizunak egin dituzte eta. 1999ko San Anton Eguneko ospakizunaren bueltan grabatutako bideoa duzue horren erakusgarri.

Gaur goizean San Anton baselizan bildu dira lesakarrak. 10:00etan eta 11:00etan mezak izan dituzte. Igandean, berriz, mezak ez ezik, erromeria ere izanen dute. Lesakarrak eta ingurukoak, oinez, bizikletaz zein zaldiz bertaratutakoak, bilduko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun