Gol-sorta historikoa lortu du Beti Gazteko futbol talde nagusiak Mastegin

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko urr. 28a, 08:47

Beti Gazteko futbol talde nagusiak garaipen historikoa lortu zuen igandean Mastegin, hamar gol sartuta.

10-1 irabazi zion Euskaldunari eta Gure Txokoako futbol talde nagusiak ere denboraldiko lehen garaipena lortu du

Joan den asteburukoa baino hobea izan da oraingo kirol jardunaldia eskualdeko talde nagusientzat. Futbolean, garaipen historikoa lortu zuen Beti Gazteko futbol talde nagusiak igandean Mastegin, Andoaingo Euskaldunari 10-1 irabazita. Sekula ez zuen hainbertzeko gol-sortarik sartu Lesakako taldeak Gipuzkoako Ohorezko mailan eta seguruenik, kategoria honetan inoiz sartu den handiena da. Gure Txokoak gol bakarrarekin, baina denboraldiko lehen garaipena lortu zuen eta Doneztebeko talde nagusiak ere garaipena lortu zuen; Baztanek galdu eta Aurrerak eta Doneztebe Bk berdindu egin zuten. Eskubaloian garaipena lortu zuen Errekako talde nagusiak eta errugbian ere irabazi egin zuen Menditarrak BRT taldeak Lekarozen.

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

  • CD Corellano 3 – Baztan 1 (Oscar Elorza)

Gipuzkoako Ohorezko mailan

  • Beti Gazte 10 (Unai Telletxeak 2, Ander Ordokik 2, Urki Txoperenak 2, Igor Gurrutxaga 1, Jonan Arbelaitz, Josu Sanjurjo eta bere atean) – Euskalduna 1

Gipuzkoako Gorengoen mailan

  • Gure Txokoa 1 (Mikel Irazoki) – Hondarribia 0

Nafarroako Preferenten

  • Doneztebe 2 (Borja Arregi eta Jon Sein) – CF Beriain 1

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

  • CD Iruña B 2  - Doneztebe B 2 (Jon Mikelarenaren golak)
  • Beti Kozkor B 1 – Aurrera 1 (Jon Vazquez)

Nafarroako emakumezkoen liga

  • Peña Sport FC 6 - CD Baztan 1 (Nerea Salaburu)

Gipuzkoako emakumezkoen Gorengoen mailan

  • Hondarribia 1 - Beti Gazte 3 (Olaia Telletxeak 1 eta Idoia Gardek 2)

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

  • Billabona 3 - Beti Gazte 1 (Josu Txoperena)

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

  • Landetxa B 0  - Gure Txokoa 2 (Urtzi Fagoaga eta Jon Etxalar)

Nafarroako jubenilen lehen mailan

  • CDF Itaroa Huarte 4  Doneztebe 3 (Aimar Leatxe eta Enaitz Iriartek 2)
  • CD Valle de Egues 4 - CD Baztan 1 (Aritz Maisterrena)

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

  • Beti Gazte atsedena.
  • Gure Txokoa 0 - Mariño A 0

Nafarroako kadeteen lehen mailan

  • CD Baztan 1 (Xabier Bengoetxea) – CDF Itaroa Huarte 5

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

  • JD San Jorge D 0 – Aurrera 4 (Ekaitzek 2, Imanol eta Adei)
  • Doneztebe B atsedena.
  • Doneztebe A 1 (Urko Oiarzabal) – UCD Burlades B 3

Gipuzkoako infantilen lehen mailan

  • Landetxa 0 - Beti Gazte 13
  • Behobia 2 - Gure Txokoa 2 (Ion Errandona eta Unai Etxeberria)

Nafarroako infantilen lehen mailan

  • CD Baztan – Peña Sport, igandean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako infantilen bigarren mailan

  • CD Baztan 4 - Doneztebe 0, derbia erraz irabazi zuten baztandarrek Giltxaurdin.

ARETO FUTBOLA

Seniorrak, Gipuzkoako lehen mailako ligan

  • Aurrera 3 - Xuga Gure Txokoa 3, derbian berdindu zuten leitzarrek eta beratarrek Leitzan asteazkenean.

Nafarroako mutiko infantilak

  • Manfisa Xota 1 - Aurrera A 3
  • Aurrera B atsedena.

Nafarroako mutiko alebinak

  • CD Xota B 4 – Aurrera 11

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak Nafarroako ligan

  • Lizarreria 18 – Erreka 36

Emakume seniorrak ligan

  • Baztango BKT – Navarro Villoslada

Neska jubenilak

  • Baztango BKT – CDB Atalaya, gibeleratua.

Kadete neskak

  • Erreka 14 – Malkaitz 31

Kadete mutilak

  • Erreka 41 – Anaitasuna C 31

Infantil neskak

  • Uharte B 11 – Erreka 26
  • Baztango BKT A - Baztango BKT B, asteazkenean 18:30ean Elizondoko kiroldegian.
  • Aurrera 13 – CD Aoiz Agoizko 11
  • Helvetia Anaitasuna C 26 – Aurrera 1

Alebinak neskak

  • Baztango BKT A - Baztango BKT B, astelehenean 17:30ean Elizondoko kiroldegian.
  • Baztango BKT C – Lagunak B, asteazkenean 11:30ean Elizondoko kiroldegian.

SASKIBALOIA

Kadete neskak

  • Amigó B 17 - Toki Ona Bortziriak K 37
  • Burlada C 64 - Toki Ona Bortziriak Z 22

Kadete mutikoak

  • Burlada 83 - Toki Ona Bortziriak 22

Aurreinfantil neskak

  • Liceo Monjardin Z 46 - Toki Ona Bortziriak 17

ERRUGBIA

Gizonezkoak, senior Euskal Herriko lehen mailan

  • Elorrio RT Parra Taberna 28 - Sarako Izarra RT 37

Gizonezkoak, senior Euskal Herriko bigarren mailan

  • BRT Menditarrak 44 – Zornotzako URK 15

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun