Berako Lurraren Eguna argazkitan

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 28a, 06:43

Eguraldi bikaina lagun, Lurraren Eguna ospatu zuten atzo Beran. Ekitaldiak bezperan hasi ziren, Gure Txokoak antolatutako Lizuniagako Igoerarekin. Barazki-opil lehiaketan bildu ziren gero, Altzateko frontoian. Bien bitartean, Labiaga Ikastolan Aitziber Orkolagaren Plaketak argazki-erakusketaz gozatu zuten. Bera Kantarikoen eskutik, karrikak kantuz bete ziren.

Igandean izan zuten egun handia. Eguzki izpien babesean, eskulangileen azokak hartu zituen karrikak. Bortzirietako 33. gazta lehiaketa eta 22. sagardo lehiaketa egin zituzten. Arratsaldean, bertsolariek girotu zituzten bazterrak. Muxikoak dantzatzeko aukera izan zuten eta Oharkabe taldearen dantzaldiarekin borobildu zuten asteburua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun