Chakib Lachgar eta Lurdes Oiartzabal nagusi Lizuniagako Igoeran

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 28a, 07:30
Gwendal Larque (19.00) eta Ane Elzaurdia (22.16), beratarren artean lehendabizikoak.

Larunbatean egin zuten Lizuniagako Igoeran Errenterian bizi den Chakib Lachgar marrokoarrak errekorra hobetu zuen. Duela 11 urte Abdelfata Louajarik jarritako marka gaindituz, kronoa 15 minutu eta 55 segundutan gelditu zuen. Ugaldea Aholkularitza eta Zalain Jatetxeak emandako 150€ irabazi zituen.

Hasieratik bere martxa hartuta, bakarrik joan zen eta atzetik izan zuen iazko txapelduna Xabi Martinez (16.48). Dimitry Martins frantziarra ere Lachgarren erritmoa jarraitzen saiatu zen, baina ezin izan zuen (minutu eskaseko aldearekin helmugaratu zen).

Hirugarren kilometroa 09.10etan pasatu zuen (duela bi urte baino mantsoago), baina erritmoari eutsi zion eta helmugan indartsu ailegatuz, errekorra sei segundo  hobetu zuen.

Emakumeetan lehia polita izan zuten. Ane Elzaurdia Mentaberri beratarrak (22.26), azkeneko 4 urtetan irabazi duen Lurdes Oiartzabal Etxeberria (22.19) estutu zuen eta helmugan zazpi segundoko aldea izan zuten. Beraz Lurdes Oiartzabal Etxeberriak, 5. aldiz segidan, Lizuniagako Igoera Gure Txokoa irabazi zuen.

Beratarren artean, Gwendal Larque (19.00) eta Ane Elzaurdia (22.16) izan ziren lehendabiziko helmugaratu zirenak.

Guztira 86 partaide izan ziren helduen lasterketan eta  haurren krosean 100 lagunetik goiti. Beraien artean, Batista Telletxea, 39 aldiz, lasterketa akitu zuena. Parte-hartzaileen %25 emakumezkoak izan ziren.

Gure Txokoa elkarteak Manttale Mendi Lasterketa Taldearen, Larun Haizperen, Martikoren, Zalain jatetxearen, Ugaldea Aholkularitzaren, Hauxe Beharren eta gainerako laguntzaileen laguntza eskertu zuen.

GIZONEZKOAK
Chakib Lachgar 15.55
Dimitry Martins 16.48
Xabi Martinez 17.46
EMAKUMEZKOAK
Lurdes Oiartzabal Etxeberria 22.19
Ane Elzaurdia Mentaberri 22.26
Melissa Hourdebaigts 22.59
GIZONEZKO BETERANOAK
Santi San Miguel 18.26
Victor Madejon 19.04
Joseba Lasarte 20.56
EMAKUMEZKO BETERANOAK
Teresa Igoa 27.25
Mertxe Casas 28.16
Yves Darrieumerlou 30.30
JUNIORRAK

Neskak: Ainhoa Etxegarai 23.24

Mutilak: Kenai Garcia 26.00
BERATARRAK

Gwendal Larque 19.00

Ane Elzaurdia 22.16
5 URTE BAINO GUTTIAGO

Neskak:

1. Nahia Larrañaga

2. Alaitz Iantzi

3. Eneritz Muñoa.

Mutilak:

1.Oskitz Errandonea

2. Julen Perez

3. Beñat Otxoteko

6-7 URTE

Neskak:

1. Alazne Errandonea

2. Ane Lazkanotegi

3. Bidea Ramirez.

Mutilak:

1. Aner Errandonea

2. Alain Endara

3. Oihan Muñoa.

8-9 URTE

Neskak:

1. Maddi Martinez

2. Enea Teletxea

3. Julene Danboriena.

Mutilak:

1. Jon Lazkanotegi

2. Xabier Perez

3. Ibon Pombar.

10-11 URTE

Neskak:

1. Eluska Pombar

2. Enea Erkizia

3. Iraia Telletxea.

Mutilak:

1. Loitzate Goñi

2. Mattin Perez

3. Beñat Iparragirre.

12-13 URTE

Neskak:

1. Ane Etxegarai

2. Iruri Elgorriaga.

Mutilak:

1. Aritz Gartzia,

2. Oier Erkizia

3. Amaiur Goñi.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun