Asteazken ilunabarrean botako dute Etxalarko bestei hasiera emanen dien txupinazoa

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 13a, 06:30

Abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte Etxalarko bestak

Txupinazoaren aitzinetik ere hainbat ekitaldi eginen dituzte: lasterketa herrikoia eta euskal presoen aldeko agerraldia, bertzeak bertze. Hortik aitzinera, igandea bitarteko egunetan ez dute aspertzeko astirik izanen etxalartarrek. Azkeneko egunean, asauarekin borobilduko dituzte bortz eguneko bestak.

Abuztuak 14, asteazkena
17:00etan V. lasterketa herrikoia. 19:45ean Euskal Presoak Euskal Herrirat agerraldi isila. 20:00etan txupinazoa, txistulariak, trikitilariak, Elutxa txaranga, buruhaundiak eta erraldoiak. 21:30ean afaria frontoian. 00:30etik 04:00etara dantzaldia Oharkabe taldearen eskutik. 

Abuztuak 15, ortzeguna
10:30ean argi-soinuak gaiteroekin, buruhandi eta kankailuekin. 11:30ean meza. 12:30ean herriko dantzarien saioa txistulari eta musikariekin. Ondotik eskola zaharreko estalpean hamaiketakoa dantzari eta musikarientzat. 18:00etan Nafarroako herri-kirol txapelketaren jardunaldia. 20:30etik 22:00etara eta  00:00etatik 03:00etara dantzaldia Gabenara taldearen eskutik. 

Abuztuak 16, ortziralea
10:00etan plater-tiroketa Domisaintzan. 10:30ean argi-soinuak herriko txistularien eskutik, buruhaundi eta kankailuekin. 11:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara haurrentzako joko parkea (txu-txu trena, puzgarri eta joko tradizionalak). 13:30ean asauttikia. 16:30etik 18:30era eskalada haur eta helduentzat, frontoi gibeleko paretan; Miren eta Paxkuren eskutik. 17:00etan XXVII. mus txapelketa. 18:00etan herriko trikitilarien saioa. 19:30ean saltoka. 19:45ean mus txapelketako sari-banaketa. 00:00etatik 03:30era Txingudi DJa.

Abuztuak 17, larunbata
10:30ean argi-soinuak herriko txistularien eskutik, buruhaundi eta kankailuekin. 11:00etan herriko umeen XXXIII. pilota txapelketako finalak (aurrebenjaminak, benjaminak eta infantilak). 12:00etan Aitor Danboriena Memoriala VIII. Pilota Txapelketako finala. 13:00etan sari-banaketa. 18:00etan Tio Teronen Semeak. 20:00etan Chuchin Ibañez y Los Charros. 00:00etatik 03:00etara dantzaldia Kenbat taldearen eskutik.

Abuztuak 18, igandea
10:30ean argi-soinuak, Elutxa txarangaren eskutik buruhaundi eta kankailuekin. 12:00etan sokatira saio berezia. 14:00etan jubilatuen bazkaria. Ordu berean asaua ermitako zelaian (Elutxa txaranga lagun, denak elkarrerakin abiatuko dira zelaira).  20:00etatik 23:30era Trikidantz taldearen eskutik dantzaldia. 00:00etatik 02:00etara Burrunba elektrotxaranga.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun