Lau egunez haur, gazte eta helduentzako bestak prestatu dituzte Arantzan

Abuztuaren 14tik 17ra ospatuko dituzte bestak

Asteazken eguerdian Herriko Etxeko balkoitik botako duten txupinazoarekin lehertuko da besta Arantzan. Handik aitzinera lau egunez ez da aspertzeko astirik izanen.

Abuztuak 14, asteazkena
12:00etan txupinazoa. 0ndotik txistulariekin eta Izer eta Alabier trikitilari eta panderojolearekin kalejira. Segidan herriko dantzari gaztetxoen saioa. 14:30ean herri-bazkaria, Izer eta Alabier trikitilari eta panderojoleak girotuta. 17:00etan Gorapean: bestetako programaren azal eta kontrazal lehiaketara aurkeztutako marrazkien erakusketa.  17:00etan haurrentzako jolasak eta aurpegi margotzea.  20:00etan Txamukos mariatxi taldearen emanaldia. 00:00etatik aitzinera dantzaldia Beñat eta Fernandorekin.

Abuztuak 15, ortzeguna
10:00etan diana herriko txistulariekin. 11:00etan meza. Ondotik Arantzako Dantza Luzea frontoian. 19:00etan buruhaundi eta erraldoien kalejira, trikitilari eta panderojoleekin. 19:00etan pilota partidak: Patri Espinar eta Oihana Orbegozo-Iera Agirre eta Olatz Arrizabalaga; Alberto Ongai eta Jokin Santxez-Iker Salaberria eta Ion Olaizola. 20:00etatik 21:30era dantzaldia Oharkabe taldearekin. 21:30ean zezensuzkoa. 00:00etatik aitzinera dantzaldia Oharkabe taldearekin.

Abuztuak 16, ortziralea
10:00etan diana herriko trikitilariekin. 11:30ean haurren herri-lasterketa. Izen-ematea: 11:00etan. 12:00etan luntxa eta kantu poteoa. 16:00etatik 19:00etara puzgarriak frontoian. 19:00etan bertso-saioa: Aitor Sarriegi, Aitor Mendiluze, Amaia Agirre eta Oihana Iguaran. Arantzako bertso-eskolako kideek ere abestuko dute. Gai-jartzailea: Patxi Larretxea. 20:00etatik 21:30era eta 00:00etatik aitzinera dantzaldia Trikidantzekin. 22:00etan auzoetako afariak.


Abuztuak 17, larunbata
10:00etan diana herriko trikitilariekin. 10:30ean herriko pilota txapelketako finalak, Ekaitza Elkateak antolatuta. 18:00etan gaztetxoentzako ginkana. 18:30ean herri-kirol saioa:  Nafarroako II. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa eta Aimar Irigoienen harri-altxatze erakustaldia. 19:00etan entzierro ttikia.  20:00etan presoen aldeko triki-poteoa. 20:00etatik 21:30era eta 00:00etatik aitzinera Elizagoien Ahizpak.


Erlazionatuak

Arantzako bestak, argazki zahar oroitzapen berri

Bortziriak Arantza

Arantzako bestetako argazki zahar batzuk bildu ditugu hemen. Noizkoak diren asmatzeko gai izanen zinateke? Atzoko eta gaurko besten artean aldaketa...
«Hunkigarria da plaza bete herritar Arantzako Dantza Luzea dantzatzen ikustea»

Bortziriak Arantza

Aintzane ITURRIA IPARRAGIRRE, aranztarra Herrian egiten du bizia eta bizia ematen dio herriak. Bistakoa da hori Aintzane Iturria Iparragirreren (A...

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun