Aste honetan emanaldi gehiago
Maiatzaren 21ean eta 23an bertze bina ikuskizun eskainiko dituzte Kultur Etxean, Mugaz Gain antzerki jardunaldien baitan. Asteartean Jesusen Bihotza ikastetxeko gaztetxoak Zaborra antzeztuko dute eta ondotik Ricardo Baroja eskolako ikasleei pasako diete lekukoa. Azken horiek Superamatxi eta Txokolatezko etxetxoa lana oholtzaratuko dute. Hiru antzezlan horiek ate irekietan ere eskainiko dituzte 18:00etan.
Ortzegunean izanen da hondarreko eguna eta jardunaldiak borobiltzeko 10:00etan hasita Ricardo Baroja ikastetxekoek Zer izanen ote?eta Labiagakoek Gaua gauekoentzat eta eguna egunekoentzat (12:00etan) lanak eskainiko dituzte. Arratsaldean, ate irekietan, horiek berak ikusi ahako dira.