M8 Emakumearen Nazioarteko Eguna 2019

Fridari buruzko dokumentala eta solasaldia izanen dituzte larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 6a, 08:30

'Frida, naturaleza viva' filma eskainiko dute larunbatean Berako Beralandetan.

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu du, Emakumeen Egunaren ekitaldien harira

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak Emakumeen Egunaren harira Bortzirietako X. Mendi Itzulia antolatu du igandean Lesakan. Bezperan, martxoaren 9an, ‘Frida, naturaleza viva’ filma (frantsez, azpitutuluekin) eskainiko dute Berako Beralandetan, larunbatean 19:00etan. Filmaren ondotik, Ana Beuamonten eskutik solasaldia izanen dute. Beaumont psikologoa da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko hezitzailea eta generoan aditua).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun