Ortzegun Gizeneko harat-honatak egin dituzte Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 1a, 07:31

Inude eta Artzai ttikiak eta ikastetxeetako konpartsak kalejiran ibili ziren arratsaldean 

Ortzegun Gizen eguna ere handia izaten da Beran. Eguraldi ederra aprobetxatuz, kalejira egin zuten arratsaldean suhiltzaileen parketik Eztegara pilotalekura. Inude eta artzai ttikiekin batera, ikastetxeak bakoitzak bere konpartsa eta gaiarekin atera ziren. Ondotik, haurrentzako berbena izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun