Zingar Arrautze eskean ibili dira Ortzegun Gizen goizean Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 28a, 12:45

Arratsaldean inude eta artzai ttikien kalejira abiatuko da 

Ortzegun Gizen eguna da gaurkoa eta ohitura betez, Beran hainbat talde ibili dira Zingar-Arraultze eskean.  Arratsaldean 15:45ean abiatuko da kalejira suhiltzaileen parketik Eztegara pilotalekura. Eguraldi txarra eginen balu, zuzenean Eztegara pilotalekuan geldituko lirateke 16:00etan. Ondotik, 16:30ean, haurrentzako berbena izanen da Eztegara pilotalekuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun