Igantziko bestak irailaren 28tik urriaren 1era ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2018ko ira. 26a, 07:09
Larunbatean ospatuko dute San Migel egun handia Igantzin. Ezpata-dantzariak ikusteko aukera izanen da goizean eta arratsaldean.

Ortzirale arratsaldeko 8etan botako den txupinazoaren aitzinetik ginkana izanen dute 

Ate-joka daude Sanmigel bestak Igantzin ere. Irailaren 28tik urriaren 1era ospatuko dituzte. Ortzirale arratsaldeko 8etan botako dute lehen suziria, baina horren aitzinetik ginkana izanen dute. Ondotik, hainbat ekitaldi izanen dituzte. Larunbateko egun handiko ohiko ospakizunez gain, pilota partidak eta gauerdian betizuak izanen dituzte. Igandean herri kirolak izanen dira protagonista eta astelehenean, herri-bazkaria, Andoni Egaña eta Sustrai Colina bertsolariekin.

 

Irailak 28, ortziralea

16:00 Ginkana. 20:00 Altxaferoa. Ondotik Elutxa txaranga eta karrika buelta kankailu eta buruhaundiekin. 00:00-04:00 DJ Txingudi.

 

Irailak 29, larunbata

09:30 Karrika buelta txistulariekin. 10:00 Karrika buelta ezpata-dantzari eta txistulariekin. 11:30 Meza Nagusia Igantziko abesbatzarekin. Ondotik bandera arbola doinuari dagokion ikurrin agurra eta herriko ezpata-dantzari eta dantzarien saioa. 17:00 Dantza-luzea Foru Plazan. 17:30 Afizionatuen arteko pilota partidak: Telletxea-Gaskue/Canabal-Apezetxea eta Tainta-Aldabe/Urbieta-Alduntzin. 20:00-22:00 | 00:00-01:00 Burrunba Elektrotxaranga. 22:00 Herenegun taldea. 00:00-01:00 Betizuak zezen-plazan Burrunba Elektrotxarangak alaitua. 01:00-05:00 Oharkabe taldea.

 

Irailak 30, igandea

10:00 Karrika buelta gaiteroekin. 12:00 Haurrentzako entzierroa eta karrika buelta kankailu eta buruhaundiekin gaiteroek lagunduta. 12:00 Haur eta helduentzako toka txapelketa frontoian. 18:00 Herri-kirolak: 1. Haurren proba konbinatuak | 2. Euskal Herriko koxkor biltze finala. | 3. Nafarroako II. Mailako aizkora finala. | 4. Herritarren arteko desafioa. 20:00 Muxikoak Foru Plazan. 21:00-00:00 Treku taldea.

 

Urriak 1, astelehena

10:00 Karrika buelta txistulariekin. 10:00-12:00 | 15:00-18:00Haurrentzako puzgarriak frontoian. 11:00 Haurrentzako animaliak zezen-plazan. 12:00 Betizuak zezen-plazan Elutxa txarangak alaitua. 14:00 Haurren herri-bazkaria. 14:00 Herri-bazkaria Andoni Egaña eta Sustrai Colina bertsolariekin, Elutxa txarangak alaitua. Ilunabarrean Irrintzi txapelketa. 20:00-00:00 Joxe Anjel akordeoilaria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun