Gure Txokoako futbol talde nagusiak garaipena eskuratu du eta Gipuzkoako Preferente mailara igo da

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko mai. 21a, 08:32
Gure Txokoako jokalaria, entrenatzaile eta laguntzaileak, igoera ospatzen.

Gure Txokoa eta Aurrerako areto-futbol taldeek mailaz igotzea lortu dute eta elkarren kontra ariko dira finalean 

Asteburu bikaina izan da igoera jokoan zuten eskualdeko areto-futbol eta futbol taldeentzat. Areto-futboleko Gipuzkoako bigarren mailatik lehen mailara igotzeko play-offa jokatu dute Gure Txokoak eta Aurrerak eta biek garaipenak lortu dituzte. Igoeraren helburua lortuta, orain elkarren kontra erabakiko dute bigarren mailako txapelduna larunbatean Tolosan. Futbolean garaipena behar zuen Gure Txokoako futbol talde nagusiak larunbatean Matzadan, hirugarren postua eskuratu eta Preferentera igotzeko. Eta sufrituta izan bazen ere, garaipena eta igoera lortu zuen. Doneztebek ere igoera promozioko lehen kanporaketa partida galdu egin zuen Murchanten. Futbol 8an, kopako finalerako txartela lortu dute Beti Gazteko neskek. Errugbian, jautsiera promozioko lehen partida erraz irabazi zuen Menditarrak BRT taldeak Irunen.

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko Mailan

Beti Gazte 1 (Gari Pagola) – Amaikak Bat 2

 

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Gure Txokoa 2 (Ruben Pedrosa eta Jon Errandonea) – Anaitasuna 1

 

Nafarroako Preferente mailatik Maila Autonomikora, igoera promozioko lehen kanporaketa

CD Murchante 2 – Doneztebe 1 (Diego Armando Rojas)

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan jautsiera fasean

CD Cantolagua 4 – Doneztebe 1 (Enaitz Iriarte)

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopako final laurdenak

Beti Gazte 1 (Unai Arburua) – Real Union 2

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

JD San Jorge 3 – Doneztebe B 4 (Oihan Elizondok 2, Oier Agirre eta Xuban Erbiti)

Oberena 1 – Baztan 3 (Imanol Zoko, Martin Etxabe eta Anjel Telletxea)

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

San Jorge 1 – Baztan 2 (Xuban Telletxearen golak)

 

Gipuzkoako emakumezkoen lurralde mailako igoera fasean

Beti Gazte 3 (Izaro Aldabe, Paula Artieda eta Nerea Ordoki) – Urnieta 0

 

Nafarroako emakumeak erregionala

Baztan 0 – Beti Kozkor 3

 

Nafarroako emakumeak futbol-8 kopako finalerdiak

CF Gazte Berriak Ansoain 1 - Beti Gazte 7 (Olaia Iantzik 2, Nerea Iparragirrek 3, Izaro Iparragirrek 1 eta Iraia Etxartek 1). Finalerako txartela nagusitasunez lortu dute Beti Gazteko neskek.

  

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako bigarren mailako igoera play-offa

Gure Txokoa 2 - Teep Samaniego Orixe Tolosaldea 2. Penaltietan beratarrek 1-0 irabazi eta lortu dute igoera eta finalerako txartela

Aurrera 7 – Gaintxu 3. Leitzarrek nagusitasunez lortu dute igoera eta finalerako txartela. Gure Txokoak eta Aurrerak maiatzaren 26an jokatuko dute finala Tolosan.

 

Mutiko alebinak kopa finala

Aurrera – AD San Juan

 

SASKIBALOIA

Kadete neskak

Noain A 32 - Toki Ona Bortziriak 31

 

Infantil neskak

Gares 2004, 37 - Toki Ona Bortziriak 35

 

Aurreinfantil neskak

CB Peralta 27 - Toki Ona Bortziriak 2005, 23

 

Preminibasket neskak

Jamacuco CB Castejon 17 - Toki Ona Bortziriak 13

 

ERRUGBIA

Seniorrak, jautsiera promozioa

Txingudi RT 14 - BRT Menditarrak 34

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun