Igantziko bestak irailaren 28tik urriaren 1era ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko ira. 26a, 08:16

San Migel egunean dantzariak ibiliko dira. Bezperan, txupinazoa ere dantza taldekoek botako dute.

Ortzegun arratsaldean botako dute txupinazoa aurten 25 urte bete dituen dantza taldeko kideek

Asteburuko ekitaldien ondotik, irailaren 28an, ortzegun arratseko 8etan botako dute Igantziko bestetako txupinazoa. Aurten 25 urte bete dituen dantza taldeko kideak arduratuko dira lehen suziria pizteaz. Aitzinetik, arratsaldeko 4:30ean goitibehera txapelketa jokatuko da eta ondotik, lau eguneko besta dotoreak izanen dituzte. Ortziralean ospatuko dute San Migel egun handia.

 

Irailak 28, ortzeguna

16:30 Goitibehera txapelketa. 20:00 Altxaferoa. Ondotik Karrika buelta kankailu eta buruhaundiekin Elutxa txarangak alaitua. 00:00-03:00 Elutxa txaranga herrian barrena.

 

Irailak 29, ortziralea

09:30 Karrika buelta herriko txistulariekin. 10:00 Karrika buelta herriko dantzari, ezpata-dantzari eta txistulariekin. 11:30 Meza nagusia herriko abesbatzak kantatua. Ondotik Bandera arbola doinuari dagokion ikurrin agurra eta herriko ezpata-dantzarien eta dantzarien saioa plazan. 17:00 Dantza luzea plazan. 17:30 Bertso pilota: Enaitz Telletxea eta Jon Olaizola, Oian Canabal eta Joseba Aldaveren aurka, Lizaso eta Zubeldia bertsolariekin. Ondotik muxikoak Foru plazan. 00:00-04:00 Tirry&Teri.

 

Irailak 30, larunbata

10:00 Karrika buelta herriko txistulariekin. 12:00 Karrika buelta kankailu eta buruhaundiekin gaiteroek lagunduta. 12:30 Toka txapelketa frontoian. 12:30 Haurrentzako jokoak frontoian. 17:30 Nafarroako III. Mailako aizkolari txapelketako finala, sokatira desafioa eta herritarren arteko desafioa. 21:00-23:00/00:00-01:00 Elektropatxaranga. 00:00 Betizuak zezen plazan Elektropatxarangak alaituta. 01:00-04:30 Laiotz taldea.

 

Urriak 1, igandea

10:00 Karrika buelta gaiteroekin. 11:00 Haurrentzako animaliak zezen plazan. 10:00-12:00/ 15:00-18:00 Haurrentzako puzgarriak frontoian. 12:00 Betizuak zezen plazan Elutxa txarangak alaituta. 14:00 Haurren herri bazkaria zentroan. 14:00 Herri bazkaria Baratzondon, Sustrai Colina eta Andoni Egaña bertsolariekin, Elutxa txarangak lagunduta. 19:00 Zartagin jaurtiketa. 21:00 Txamukos. Ondotik karretilla lasterketa. 00:00 Gaixoa ni.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun